Petti (Bera-Nafarroa, 1973) rock musikagilea eta abeslaria da. Gaztetatik hasi zen konposatzen eta ordutik ez da gelditu. Bakarkako zazpi disko argitaratu ditu, eta beste estilo eta diziplina batzuetako artistekin elkarlanean aritu da. Bonberenean zuzenean saioaren ondoren, bere proiektu berria argitaratzear dago. Kontzertua Melenas taldeak (Iruñea) osatzen du, herrialde honetako pop garajearen eszenan zeresan gehien eman duen taldeetako bat.