Pelikula eta eztabaida … Eta lortu egin genuen!
Emakumeen aldarrikapenak eta borroka feministak.
Hizlariak:
• Juana Aranguren. Abokatua eta Plazandreoken militantea. Abogada y militante de Plazandreok.
• Susana Hernandez. Formatzailea eta militante ekofeminista.
Pelikula:
El orden divino (2017) Suitzako emakumeen bozka eskubidearen aldeko borroka.
1971 urtean, emakumeek artean ezin zuten botorik eman Suitzan. Nora etxekoandre gaztea da, bi seme ditu eta herri txiki polit batean bizi da. Pertsona lasaia da, eta herritar guztiek dute begiko. Senarrak lanaldi partzialeko lan bat onartzea debekatzen dionean, herriko mugimendu sufragistaren paradigma bihurtuko da. Lortzen duen ospearen ondorioz, umiliazioa, mehatxuak eta ezkontza-harremanaren amaiera posiblea jasango ditu, baina ez du atzera egin nahi, eta herriko emakumeak konbentzituko ditu greba egiteko. Aldi berean, bere liberazioaren alderdi harrigarriak ezagutuko ditu. Herriko bizitza lasaia irauli egingo da erabat.