15:00etan: Neska-mutiko guztiak MOZORROTUTA joango dira beren ikastetxeetara.
3-7 urte arteko umetxoak ikastetxean geldituko dira. Bertan, gailetak eta gozokiak banatuko zaizkie.
Ondoren, 8-12 urte arteko ikasle guztiak Bastero Plazan elkartuko dira, honako leku hauetatik irtengo direlarik:
15:00etan: LA SALLE-BERROZPEko haurrak, Gora Kaletxiki Txarangarekin batera, Kaletxikitik.
IKASTOLA eta ONDARRETA ikastetxeetako haurrak, beraien ikastetxeetatik.
15:15ean: Ikastetxe guztiak elkarrekin KALEJIRAN abiatuko dira Bastero plazatik Gora Kaletxiki txaranga eta Dultzaineroek lagunduta.
Ibilbidea: Juan Bautista Erro, Kaleberria (Sabadell banketxeraino), Zumea kalea, Kale Nagusia osoa eta zuzenean Goikoplazara. Eguraldi txarrarekin, Ondarreta Ikastetxeko jolasleku estalian.
GURASOAK ere anima zaitezte eta mozorrotu! Kalejira amaitu ondoren Goikoplazan gozoki eta gailetak banatuko dira.
16:15ean: PREGOIA eta txupinazoa Udaletxeko balkoitik. Ikasleen ordezkariek hartuko dute hitza.
Ondoren, dantzarako aukera izango dute ikasleek Goikoplazan Gora Kaletxiki txarangak eta dultzaineroek lagunduta. Eguraldi txarra egingo balu, Ondarreta ikastetxeko jolasleku estalian.
17:15etatik 20:00etara: BELDURRAREN ETXEA Gizarte Zerbitzuetako “Anbrosia Olabide” Egoitzan. Gazte Lokalean.
17:30ean: Maskara Lehiaketaren SARI BANAKETA Urigain Kultur Etxean.
Aurkeztutako lanen erakusketa:
Otsailak 28, martxoak 1 eta martxoak 4 arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara.
Martxoak 2, 10:30etatik 13:30etara / 18:00etatik 20:00etara.
18:30: Olagain txistulari taldearen kalejira Goikoplazatik abiatuta.
19:00etan: PINTXO POTE MUSIKALA Olagain taldeko txistulariek, Alberto Agirre Abesbatzak, kantu kalejirak eta udal Musika Eskolako abesbatza eta instrumentu joleak alaituta. Ibilbidea: Bastero plazan hasi eta Kale Nagusitik barrena Zumea plazaraino.