Zientziak natura bere lengoaiarekin interpretatzen duen modu berean, OrekaTXek bere ingurunearen irakurketa egiten du eta txalaparta bidez partekatzen
du. Koklea izeneko lan berri honetan, boskotearen azken urteetako ibilbide musikalaren emaitza islatzen da, non bere estilo propioan sakontzen duten,
lengoaia garaikide batetik instrumentu organiko eta naturalak erabiliz.