SARREREN ZOZKETA: zozketa egin ondoren, irabazleei emailez jakinarazi zaie emaitza.
Apirilaren 29an Dantzaren nazioarteko eguna ospatuko da eta disziplina hori sustatzeko helburuarekin, apirileko haurren emanaldirako dantza aukeratu da, beti ere, eskarmentu handiko talde baten kalitatea bilatuz.
DA-TE DANZA konpainia 2019ko Andaluziako Arte Eszenikoen LORCA sarietara izendatua izan da NUDOS ikuskizunarekin ondoko sailetan:
DANTZA GARAIKIDEKO EMAKUME INTERPRETEA, María José Casado
DANTZA GARAIKIDEKO GIZONEZKO INTERPRETEA, Raúl Gea
DANTZA GARAIKIDEKO GIZONEZKO INTERPRETEA, Raúl Durán
Hemezortzi ikuskizun desberdinekin eta 1.800 emanaldi baina gehiago eskainita, DA.TE DANZA Dantza Garaikidearen kalitatezko erreferentzia da.
DA.TE DANZA Omar Meza koreografoaren proiektu artistiko gisa sortu zen 1999. Helburua dantza garaikidea gaur egungo hizkuntzan eskaintzea izan du hasieratik, emanaldi biziak sortuz eta publikoa erakarriko duen istorioak kontatuz. DA.TE DANZA konpainia egonkor eta indartsua da gaur egun eta ardatz moduan ditu profesionaltasuna eta konpromezua, haurtzaroari haurren begiekin begiratzen diona baina erraldoi baten indarrarekin, aukerez beteriko imaginarioa eskaintzen diena, gauzatzen diren ametsak eta gaur egun bizi garen errealitate honetan, benetan betetzen diren helburuak.
Sinopsia:
Ikuskizun berri honetan DA.TE Danzak handitzen doan heinean haurren garapena aztertu du. Nola ikasten dugun gauzei aurre egiten, ingurunearekin eta gertu ditugun pertsonekin harremanak sortu eta desegiten.
Dantzaren eta hiru dantzariren interpretazioaren bidez, bizitzan izandako esperientziek uzten dituzten ondorioak azaleraziko ditugu.
Lau urterekin, nola ikusten da korapilo bat? Nola bereizten da tripako edo eztarriko min batengatik? Nola ikusten da 8 urte betetzen ditugunean? Heldutasunera iristen garenean, zein dira korapilo batek uzten dituen ondorioak? Dantzaren eta hiru dantzariren interpretazioaren bidez, bizitzan izandako esperientziek uzten dituzten ondorioak azaleraziko ditugu.
Famili guztiarentzako ikuskizuna. 3 urtetik aurrerako haurrentzat egokia.