Eneko Holmes, munduko detektiberik ospetsuena, irakurle amorratua da.
Orain inoiz izan duen kasurik zailenari aurre egin beharrean dago: “musika galduaren kasua”. Planeta musikarik gabe geratu da eta bere bila joateko, abentura eta topaketa fantastikoz beteriko bidaia bat egin beharko du eleberrietan irakurri dituen lekuetan eta aroetan zehar. Pistarik emango digute Historia Aurreko leize-zulo batean? Antzinako Egiptoko piramideetan? Grezia Klasikoan? Agian Erdi Aroko monasterioren batean? Mozartek zerbait al daki? Far West-en?… Baina garrantzitsuena: zergatik geratu gara musikarik gabe?