Modus Operandi taldeak ska-rock binomioa apurtzen du hamaika erritmo bizigarriekin atontzeko (funk, punk, saltsa, rap, reggetoia, dance, pop, tex-mex, latin…) hamaika jatorriko musikariak ditu, baina ska eta rockaren inguruko doinuek elkartu ditu musika proposamen sendoa helarazteko zuzenekoetan eta diskoetan. Seikotea Iñaki Ortiz de Villaba (ahotsa), Ruben Anton (tronpeta), Andoni Matxain (gitarra), Josu Erviti (bateria), Diego Martinez (saxoa) eta Joseba San Sebastianek (baxua) osatzen dute.