Andoaingo bizikidetzarako udal taldeak MEMORIA PARTEKATU BATERANTZ txostena aurkeztuko du. Bertan jasotzen dira, Andoainen, 1956tik 2018ra bitarte izan diren giza eskubideen urraketa eta indarkeria ekintzak.
Aurkezpenean hitza hartuko dute txostena egin duten Argituz Giza Eskubideen Aldeko Elkarteko kideek, eta Jon Mirena Landak, Zuzenbide Penaleko Katedraduna eta EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedraren Zuzendariak.
Ekitaldiak ordu bateko iraupena izango du. Sarrera librea da aforoa bete bitartean.