Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak goiz batean Skype bidez
elkarrekin izandako elkarrizketa batean abiarazitako bidaia-kontakizuna. Margolariak
bere obretako bat eskainiko dio Mikeli, opari, baina baldintza batekin: musikariak itsasoan
zehar, ferryan, joan beharko du Londresera opariaren bila. Bidaia aitzakia harturik, bere
lanaren emaitzaz bizitzearen alde apustu egiten duen artista baten egunerokoan barrenduko
gara, artista ororen laborategiaren erdigunean ezkutatzen den giltzarrira iritsi arte, bilaketa
guztiak baitira egiaz bidaiak; eta sorkuntza-prozesua ere berez baita bidaia.