Estralurtar dibertigarriei buruzko marrazki bizidunen film bikain hau “Niko” eta “¡Upsss! ¿Dónde está No…?” film arrakastatsuen ekoizleen eskutik dator. Wolfgang eta Christopher Lauenstein Oscar sariaren irabazleek idatzi eta zuzendutako familia-abentura jostagarri hau saltsa burugabe eta ustekabeko gertaeraz beteta dago, eta etxeko txikienen gozamenerako modukoa da. Luis 12 urteko mutil bat da. Denbora asko pasatzen du bakarrik, ez du lagunik eta bere aitak, Armin Sonntag ufologoak, ez du sekula harentzako denborarik izaten.