Andoaingo Udal liburutegiak literatura solasaldiak antolatzen ditu. Zenbait pertsona elkartzen dira, denek irakurri duten liburuaz aritzeko Ane Muñozek dinamizatutako saioan. Liburuaren irakurketa pertsonala eta intimoa izaten da, nork bere etxean edo ahal edo nahi duen lekuan.
Urteko azken irakurketa: “La delicadeza” (2009) de David Foenkinos
Sinopsia:
Nathalie zorioneko emakumea da. Françoisekin ezkonduta, egunak liburu eta barre artean igarotzen ditu. Egun batean, tristurak bere atea jotzen du: François hiltzen da ustekabean. Orduan Nathalie, bere etxeko pareta artean ahultzen doa eta bulegoan dena ematen du. Baina, bizitzaren magian sinesteari utzi dionean hain zuzen, honek, ustekabean harrapatzen du berriro eta bere alde zoragarriena ezagutarazi…