Andoaindar artistak 2015tik gaur arte egindako ilustrazio-lanen aukeraketa bat aurkezten du. Bertan, liburuentzako ilustrazioak, karteleentzako ilustrazioak eta proiektu pertsonalak biltzen ditu, lan-prozesua bertatik bertara ikusteko aukera paregabea izango dugu. Ekitaldi hau Katapulta Plataformak sustatuta dago Bastero kulturgunearen kolaborazioarekin eta Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.