Desberdintasunari buruzko komedia (beltz) bat. Ixtekotan den edozein taberna. Barruan, jabeak eta bere lagunik onenak azkena hartzen dute. Bat-batean, galduta dagoen migratzaile batek atea jo eta mugikorra kargatzen uzteko eskatu du, alabari deitzeko. Bi anfitrioiek ezkutatzen zituzten sekretuak nahi gabe mugituko ditu atzerritarrak. Asier Hormaza, Ramon Ibarra eta Asier Sota oholtza gainean.