La Oreja de Van Gogh taldea “un susurro en la tormenta” bere azken diskoko
abestiak zuzenean aurkezteko bira berriaren xehetasunak prestatzen ari da. Musika
taldeak Andoaingo Bastero kulturgunean egingo ditu nazioarteko tour berriaren
entseguak, eszenografia eta errepertorio berria prestatzeko. Bira Donostian, Iruñean,
Bilbon, Bartzelonan eta Madrilen hasiko da, eta Ameriketako Estatu Batuetatik eta
Latinoamerikatik ere eramango ditu, besteak beste.
Talde donostiarrak lau egunez entseatuko du Basteron, eta, hain zuzen ere,
entseguen azken egunean, martxoaren 10ean, emanaldi esklusiboa eskainiko du
arratsaldeko 19:00etan. Publiko gisa joan nahi dutenek honako esteka honetan
eman beharko dute izena zozketan parte hartu ahal izateko. Andoainen bizi diren
pertsonek eta Basteroko bazkideek parte hartu ahal izango dute zozketan. Saritu
bakoitzak emanaldirako pase bikoitza eskuratuko du.