XVIII. mende hasieran, Ingalaterra Frantziaren aurkako gerratean sartua dago. Anne da erregina (Olivia Colman) baina ahul dago, gaixorik, eta bitartean bere lagun Lady Sarah-k (Rachel Weisz) agintzen du. Sarah-ren urrutiko senitartekoa den Abigail (Emma Stone) jauregian agertzen denean gauzak aldatuko dira. Sarah politika kontuetan buru-belarri dabilen bitartean, Abigail-ek erreginaren ondoan gero eta denbora gehiago emango du, horrela bien arteko lotura handitzea lortzen duelarik.
Oscar sariak 2019: emakumezko aktore onenari saria (Olivia Colman)
6 larunbata – 19:30 / 22:00
7 igandea – 19:30
8 astelehena – 19:30 / 22:00 – Ikuslearen eguna