Aurtengoan Euskararen gaiari eutsi diote pailazoek, hizkuntza zaharrari arnas bideak topatze aldera. Munduak txorien kantuak behar ditu, txoriak ginela amestu genuen, eta munduari Kuikui esan genion…
Gure etxeko teilatuan ehunka, milaka, milioika txori bizi dira. Eta guk ere, Kuikui txorrotxio egingo diogu munduari, euskaratik eta euskaraz, munduko txorrotxioen sinfonian… Kui Kuikui!