Mende hasierako ehungintza industrian emakumeek izandako langile borroketan inspiratuta, “Kotondarrak” ideia jaio zen. Industria-iraultza betean, familia baten begiradaren bidez iruditegi bisual bat sortu dute, industrializazioaren etorreraz hitz egitea erabaki dute, hirietarako exodoa, fabrikaren gogortasuna… baina emakume haien ereduaz ere hitz egin nahi dute, elkarrekin arituz bizitza duinak lor zitzaketela ulertu baitzuten.