Taldearen hamargarren disko hau Korrontzi eta Xabier Amurizaren (bertsolari, idazle eta ikertzaile) arteko kolaborazioaren fruitua da. Lan honekin erraietara bueltatzen dira, bertan euskal koplagintzari musika herrikoiaren barnean daukan garrantzia eman diote. Oinkari dantza taldeak ere parte hartzen du.