Adineko bikote bat etxerik gabe geratzear dago. Berrogei urtez bizi izan dira etxe horretan, auzo horretan, eta gaur, eskondu ondoren erosi zuten pisua betirako uzteko unea iritsi da. Polizia bere balkoiaren azpian dago, gunea inguratu dute, eta epailearen agindua betetzeko prest daude. Auzokideak etxe inguruan batu dira, egera horren lekuko izan, eta, beharbada kexatzeko. Ikusiko dugu azkenean nola amaitzen den kontua. Justizia egingo al da?