17:00etan: KALDEREROEN Konpartsa Kaletxikitik irtengo da, Zaharren Egoitzara joango dira eta handik Goikoplazara. Bertan KANPAMENTUA antolatuko dute. Herriko agintariek harrera egingo diete eta Kaldereroen Erreginak, Udaletxeko balkoitik andoaindarrei eskainiko dien hitzaldiaren ondoren, kalez- kale ibiliko dira herrian zehar.
Ibilbidea: Kaletxiki, Goikoplaza, Kale Nagusia, Zumea kalea eta Zumea Plaza. Itzulera ibilbide berdinetik.