“Artizarra” azken diskoa aurkeztuko dute, kasu honetan, ibilbide berri batean sartu da KALAKAN, kantu tradizionalak sonoridade aktualago batzuekin apainduta; zentzua inoiz galdu gabe: Neo-trad electro-world euskal musika estiloan oinarritutako diskoa. Horretarako esperientzia eta kalitatea zaintzen dituzten artistekin lan egin du taldeak, Pello Reparaz, Hugo Imakhoukhene eta Andrew Keelan bezalako musikariekin besteak beste.