Kultur Agenda

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Jainkoak ez dit barkatzen

4 abenduak, 2018 -19:30

Ekitaldi nabigazioa

JAINKOAK EZ DIT BARKATZEN

‘LEZO URREIZTIETAREN AZKEN BIDAIA’

jainkoak_dossier_eus

Jainkoakezditbarkatzen.eus

Andoaingo proiekzioaren aurkezpenean Josu Martinez zuzendaria, Ainara Ugalde Martin Ugalde zenaren alaba eta Andoaingo udaleko ordezkariak izango dira.

OHARRA: sarrera doakoa da baina gonbidapena jaso behar da Bastero Kulturguneko harreran

Donostiako Zinemaldian Euskal Zinemaren Galan estreinatu eta gero, Josu Martinez Zuzendari eta Gidoilariaren “Jainkoak ez dit Barkatzen” filmak bere bideari ekingo dio herriz herri eta zinema aretoz areto. Euskal Herri osoan, nahiz Euskal Herritik kanpora ibiliko da Lezo Urreiztietaren ametsak eta borrokak modu hain berezian azaltzen dituen filma. Azaroaren 24an Hazparneko Zinegin Festibalean, eta azaroaren 25ean Santurtzin, Lezoren jaioterrian, abiatuko da Filmaren inguruko emanaldi eta ekitaldi sorta osatuko dituen Bidaia.
Josu Martinez zinegilearen lanak, Lezo Urreiztietaren istorio harrigarria kontatzen digu: XX. mendeko euskal historian funtsezkoa izan zen “pirata” abertzale baten historia.

Historia eta istorioa
Horretarako “Lezoren azken bidaia” ideia landu du Josu Martinezek. Honela azaldu du egileak berak: “Bi helbururekin abiatu dugu ‘Jainkoak ez dit barkatzen’ filmaren inguruko transmedia-bidaia hau: lehenik, Lezo Urreiztietaren ametsak eta borrokak zirenek gure Historian, letra larriz, bere lekua izan dezaten nahi dugu. Filmak azaltzen dituen elementu guztiekin batera, eduki gehiago, oraindik argitaratu gabeak zabaldu nahi ditugu, Lezo nor izan zen, zer egin zuen eta zergatik egin zuen gehiago eta hobeto ikas dezagun. Bigarrenik, ikus-entzuleari zinema esperientzia berritzaile bat proposatu nahi diogu: filma berezia da, Martin Ugaldek Lezo Urreiztietari 1975ean grabatutako 35 orduko elkarrizketa batean oinarritzen delako. Lezok berak lehen pertsonan kontatzen duen historia da ‘Jainkoak ez dit barkatzen’. Esperientzia berezi hori osatu nahi dugu, filmetik haratago, filmaren elementuak konbinatuta, ikuslearen partehartzea bilatuta, eta filmaren bizipenean sakontzen lagunduko duten hainbat sorpresa txertatua. Lezoren istorioa, istorio bizia izatea nahi dugu, pantailatik haratago”.

Lezoren Bideari jarraika
Honela, filmaren emanaldietan, Lezo Urreiztietaren nahiz ‘Jainkoak ez dit barkatzen’ lanaren inguruko edukiak landuko dira. Aurkezpenak, debateak, eta ekitaldi bereziak ere antolatuko dituzte, garrantzia berezia emanez Lezok berak bizi izan zituen lekuei. Zentzu horretan, garrantzitsua izango da sare sozialetan egingo duten lana: jainkoakezditbarkatzen.eus webguneak, mapa baten bidez, Lezo Urreiztietaren bizitzaren pasarte garrantzitsuenak azaltzen ditu, eta Facebook, Twitter eta Instagram kontuetan “Lezoren Azken Bidaia”-ren jarraipena egin ahal izango da. Lezori lotutako objektuekin egindako erakusketa ere antolatzeko asmoa azaldu du Josu Martinezek.

Xehetasunak

Data:
4 abenduak, 2018
Ordua:
19:30

Besteak

Sala:
Auditorioan