Nork garbitzen ditu hoteletako milaka maindireak? ITALINO GRAND HOTEL-en azken sotoan garbitokia dago. Bertan, pertsonaia bakarti batek arropa garbitu, lisatu eta lurrindu egiten du. Bakarrik bizi da, izara artean amets egiten du eta bakardadea ezkutatzen du makinekin hitz eginez eta bere itzalarekin jolastuz.