IÑAKI IRAZUrekin solasean:
HITZEN ARGIA (liburuen esperientzia Andoainen)
LIBURU AURKEZPENA “Errukiaren saria”
HITZEN ARGIA: (liburuen experientzia Andoainen)
Hitzen argia behar dugu, non gauden esango diguten, bizi duguna argituko diguten hitzak: esan egingo dutenak (gaituztenak). Argi horren bila jotzen dugu (besteak beste) liburuetara.
Gaztaroan, Andoainen liburuekin izandako harremanaz egingo du solas Iñaki Irazuk, oroitzapenak poesiaren gaineko gogoetarekin lotuz, argitaratu berri duen poesia liburua (ERRUKIAREN SARIA) lagun izango duelarik komentario horietan.
Santa Kruz ermita, Andoaingo liburutegia, Manuel Lekuona… azalduko dira hitzen argiaren bide horretan.