IKUSZIRKUS jaialdia, Bastero Kulturgunea Zirku emanaldiz betetzen duen jaialdia. Zirkua entzun eta abilezia datorkigu burura, izaki gehienontzat ezinezkoak zaizkigun salto eta arriskuak; zirkua entzun eta umorea datorkigu burura, publikoak barre egin eta ondo pasatzea helburu duten pasarteak; zirkua entzun eta argiak datozkigu burura, fokoen laguntzarekin erakargarri gertatzen diren ikuskizunak; zirkua entzun eta musika datorkigu burura, doinu eta erredobleak beti izaten baitira malabare eta salto ikaragarrien oinarrian.
Guzti horiek eta gehiago izango ditugu aurtengo jaialdian, gabonetako jaiak baliatuz, famili giroan, lagunekin edo bakarrik ikusteko emanaldiak, abenduaren 26tik 30era, … zatoz IKUSZIRKUSera!!
ABONU ETA SARREREN SALMENTA
Abonuak abenduaren 10etik 13ra erosi ahal izango dira Bastero Kulturguneko takilan. Sarrera solteak abenduaren 17tik aurrera jarriko dira salgai, takilan eta Kutxabanken zerbitzuen bidez.
PREZIOAK
5 egunetarako abonua……………………………………………………. 30€
Sarrera solteak
Sarrera bat (bakoitza) …………………………………………………. 10€
Bi sarrera (bakoitza) ……………………………………………………. 8€
Hiru, lau, bost, sei edo zazpi sarrera (bakoitza) ………………… 7€
Zortzi sarrera edo gehiago (bakoitza) ……………………………… 6€
IKUSKIZUNAK
26 abendua – 20:00 – El punto de la i Malicia!CIA
27 abendua – 20:00 – inTarsi – Compañía de Circo “eia”
28 abendua – 20:00 – Entredos – Cia. Capicua
29 abendua – 20:00 – Mur – (Cia)3
30 abendua – 20:00 – Sinergia – Cia. Nueveuno