Emakume ausart eta solidarioek II. Flamenko Jaialdia eskainiko dute, “Emakume oihu bat” izenarekin. Bertako zein nazioarteko flamenko artistak arituko dira emakume berdintasun eskubideen alde lan egiten duen erakunde baten aldeko dirua biltzeko helburuarekin. Oraingo honetan Jaizkibel Konpainiari emango zaio bildutakoa, Hondarribiko alardean emakumeek parte hartzeko eskubideen alde lan egiten jarrai dezaten.
Sarrerak salgai daude ZUENA elkartean eta udaleko ATARIA zerbitzuan. Norbaitek diru ekarpenen bat egin nahi balu, hau da kontu korronte zenbakia: 2095 5039 91 1069052230
Berriro ere ZUENA emakumeen elkartea, El Duende de la Sole flamenko Elkartea eta Andoaingo udala batzen dira jaialdia aurrera eramateko.