Hertzainak taldea atzean utzita, bide propioari ekin zion duela 27 urte. Bitarte horretan, maldanberan jardun du, nork bere gailurra ukitu duela jakin eta jaitsieraz gozatuz. Hortik taldearen izena. Geratu eta atzera begiratzeko aukera dauka Garik, dagoeneko gure soinu bandako parte bilakatu diren kantuak ñabardura berriekin taularatzeko.