Bergara, Loatzo eta Andoaingo musika eskoletako flauta ikasleek asteburua elkarrekin pasako dute pieza desberdinak jo, luthierren lana ezagutu, tailerrak egin eta elkarren artean flautarekiko duten zaletasuna indartzeko. Jardunaldien amaiera gisa, flauta jaialdia eskainiko dute Bastero Kulturgunean.