ETBko Oholtzan saioak eta Andoaingo Udalak ekoiztuko duten “Ez gaude Konforme, Lourdes Iriondo eta hamaika lore” ikuskizuna abenduraren 4an taularatuko da Andoaingo Bastero kulturgunean. Agurtzane Intxaurragak zuzentzen duen ikuskizunak Ez dok Amairuko sortzaile ezagun eta ahots ahaztezina izan zen Lourdes Iriondori omenaldia egin nahi dio bere heriotzaren 15. urteurrenean. Iriondok jende aurreko lehen emanaldia Andoainen eman baitzuen, ikastolaren alde egin zen kantaldi batean, 1964ean.
Ekitaldian Olatz Salvador, Paule Bilbao eta Josune Arakistain abeslariek; Antton Valverde pianista eta abeslariak; Alaia Martin bertsolari eta aurkezleak; Noemi Viana, Myriam Perez Cazabon, Oihana Vesga eta Oinkari dantza taldeko dantzariak; Idoia Hernandez pianista; Bihotz taldeko txalapartariak, eta Easo abesbatzak hartuko dute parte.
Sarrerak Doan Azaroaren 30tik aurrera
Non eskuratu?–> https://tickets.kutxabank.es/#/es edo Bastero Kulturguneko leihatilan
New mail
New mailWhat do you want to do ?