Gabonetako ikuskizuna bertan behera utzi ondoren, 2022an posible izango da Esne Beltzaren ikuskizun berriaz gozatzea, AMAK laukotearen laguntzarekin. Haien abestiei beste kutsu bat eman eta kolore berria emanda aurkeztuko zaizkigu. Reggae estilora gerturatuta izango ditugu entzungai, moldaketa berriekin baina betiko indarra eta mezua mantenduaz.