Erritu bizi-bidaia bat da, bizitzako etapak zeharkatzen baititu pasabideko erritu bakarkako eta kolektiboen bidez,
naturarekin eta komunitatearekin loturik. Etapa horiek jaiotzatik kaoseraino doaz, bakardadearen mortuan barrena,
harik eta topaketara, maitasunera eta, azkenik, heriotzara iritsi arte.
Errituak zubi modukoak dira gure izate banakoaren eta esperientzia kolektibo erritualizatuaren arteko loturen
zentzua aurkitzeko. Gure izate banakakoa iraganaz, orainaz, etorkizuneko promesez eta aukeraz zamaturik dago.
Esperientzia kolektiboa, berriz, erreferentzia da beti, baina mugitzen eta aldatzen ari da aldi berean. Espiritualtasuna,
samurtasuna eta norberaren erabakimena batzen dira bidaiarekin, zeina azkenean kolektiboa baita, baina kontzienteenen
ibilbideek eragiten diotelarik.