elkar Fundazioak antolatuta, Ibilbideari elkar saria eta Proiektuari elkar saria emateko ekitaldia egingo da maiatzaren 9an,19:00etan, Bastero kulturgunean.
Ekitaldian bertan, iaz emandako Joseba Jaka bekaren laguntzarekin Ma kolektiboak egin duen Lua kastore dantza eta antzerki ikuskizuna gozatzeko aukera izango dugu.
elkar Fundazioarentzat berezia izango den egun horretan, atsegin handiz luzatzen dizugu bertan parte-hartzeko gonbitea.
Antzerki emanaldirako sarrera gordetzeko bidali mesedez mezu bat fundazioa@elkar.eus helbidera sarrera bat edo bi nahi dituzun adieraziz.