Dantzazek Andoainen aurrestrenatuko du ‘The most ancient light’, Barnaby Booth britaniarraren sorkuntza. ‘The Most Ancient Light’, Barnaby Boothen koreografia, Andoaingo Bastero Kulturgunean ikusi ahal izango da asteazken honetan, irailaren 26an. Sortzaileak Dantzazentzako bere lehen sorkuntza egin du, Stuttgarteko Lehiaketa Koreografikoan sari bat irabazi eta gero. Sari hori Dantzaz eta Stuttgarteko Lehiaketaren artean dagoen komenioaren esker eskaintzen da, eta pasa den urtean Barnabyk lortu zuen. Emanaldia 19:00etan izango da, doako sarrerarekin.