Kultur Agenda

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Dantza

11 urtarrilak, 2019 -20:00

Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!

Gai unibertsalak, hemen sinbologia berezi batez jantziak. Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoari dagokiona. Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat. Izatearen mirariari buruzko kontaketa bat.

SARRERA SALMENTA: Emanaldi honetarako sarrerak urtarrilaren 3tik aurrera salduko dira, zineko takilan eta zineko ordutegian, prezioa 4€koa da baina EZAEren (Euskadiko Zine Aretoen Elkartea) laguntza duenez, 2€ko deskontua aplikatuko zaizue, ondorioz, sarrera 2€tan izango da.

www.txintxua.com/es/peliculas/dantza

Xehetasunak

Data:
11 urtarrilak, 2019
Ordua:
20:00