“Cruzadas” antzezlanak gerrateen zentzugabekeria agertu nahi du. Edozein gerraterena. Gerrate guztiena. Antzezlanean agertzen diren pertsonaiak bizidunen eta hildakoen munduen artean dabiltza. Gerrateak galtzen ditu, erakusten die, makurrarazten ditu eta azkenik, beraiekin amaitzen dute. Baina heriotzak ere ezingo du beraien oihua isilarazi.