Kultur Agenda

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Buru osasunaren aldeko II. bertso saioa

11 urriak, 2018 -20:00

7€

Ekitaldi nabigazioa

Agifesek, buru osasun arazoa duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteak, bertso saioa antolatu du Andoainen urtero urriaren 10an ospatzen den Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira. Buru Osasunaren Aldeko II. Bertso Saioa nazioarteko ospakizunaren hurrengo egunean izango da, urriaren 11n, 20:00etan, Andoaingo Bastero Kulturgunean.
Sarreraren prezioa 7 eurokoa izango da eta etekin guztiak buruko osasun arazoak dituzten pertsonei laguntzeko izango dira. Kutxabankeko kutxazainetan eta Agifeseko egoitzan erosi ahal izango dira sarrerak, goizez eta arratsaldez astelehenetik ostegunera, eta goizez soilik ostiraletan.
Berdingabea zara‘ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako ekimenaren helburua da buruko osasun arazoen inguruko informazioa eta kolektiboarenganako gertutasuna bultzatzea. Saioak goi mailako lau bertsolariren parte-hartzea izango du: Sustrai Colina, Alaia Martin, Amets Arzallus, Jon Maia eta Aitor Mendiluze. Unai Elizasu izango da gai-jartzailea.

Xehetasunak

Data:
11 urriak, 2018
Ordua:
20:00
Prezioa:
7€
Kategoria Ekitaldi:
Webgunea:
https://agifes.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/agifesek-bertso-saioa-antolatu-du-andoainen-buru-osasunaren-nazioarteko

Besteak

Sala:
Ekitaldi Aretoan