Ba al dago tokirik dantzarako? Nola aurkitu birtualtasunak une oro gorputzaren erritualitate edo zeremonia hori, mugimendua, zatitzeko mehatxua egiten duen mundu batean? Dantzaz-en programa berriak (DFeria 2022an estreinatua) bide hori irudikatzera gonbidatzen gaitu eta Gil Harush eta Hilde Koch koreografoen lanak biltzen dituzten begiradez baliatuz egiten du.