Milagros eta Manuel zahar egoitza batean elkartzen dira. Milagrosek bizitza maite du; Manuel heriotzaren zain dago. Bien artean egunak itxuraldatu eta beldurrak uxatuko dituen harremana sortuko da. Antzezlana bizitzaren aldarrikapena da, duintasunaren inguruko hausnarketa eta erronka berriei eusteko gonbidapena.