Badator Andoaingo 15. piano jaialdia. Asteburu osoan zehar estilo desberdinetako obra ugari eskainiko dizkigute pianojole gazteek bakarlari, 4 eskutara eta 6 eskutara modalitatean.
Edizio honetan, L. van Beethoveen jaiotzaren 250. urteaurrena gogoratu eta omentzeko, konpositore alemaniarraren Sari Berezia antolatu da.
Horretaz gain, bi kontzertu berezi ere eskeiniko dira edizio honetan eta kontzertu horietara joan eta gozatzeko gonbidapena luzatzen dizuegu lerro hauen bitartez.
Euskal Autonomi Erkidegoko musikari gazteen eskutik pianoaren musikaz disfrutatzeko aukera paregabea izango dugu aurten.
Amaitzeko, aurten omenduko dugun konpositorearen hitzak gogorarazi nahi ditugu: “Ez ezazu isiltasuna apurtu hobetzeko ez bada”.
PROGRAMA
Otsailaren 7an 19:15etan, Bastero Kulturguneko auditorioan, hasiera emango zaio jaialdiari Francisco Escudero Kontserbatorioko orkestra sinfonikoarekin. Bertan, Michelle Castillo Chacón, Ane Blazquez, Telmo Santos, Laida Beobide eta Sarah Perarnaud Aramendi pianojoleek parte hartuko dute Garikoitz Gonzálezen zuzendaritzapean.
Otsailaren 8an, 9:30tatik 19:00 bitartean, Audiotrioan eta Ekitaldi aretoan piano jaialdiarekin segiko da. 19:30tatik aurrera, 2019ko “Euskadiko musikari gazteen” lehiaketan piano modalitatean irabazi zuten Alaitz Artola Ormazabal eta Asier Pagazaurtundua Pérez pianojoleek piano ekitaldia emango dute jaialdiarekin segitzeko.
Igandean, 9:30tatik 18:30 bitartean, Audiotrioan eta Ekitaldi aretoan hainbat piano saio burutuko dira eta bukatzeko, Auditorioan, kontzertu bat eskieniko da Andoaingo 15. Piano Jaialdiari amaiera emateko.