Badira obra baten amaiera borobiltzeko erabiltzen diren epilogoak, muinean iradokitako ideia garrantzitsuenak betirako gure buruan iltzatuta geratzeko egileak ematen duen azken mailukada baten modukoak. Erabat lotu gabe utzi den istorio edo pasadizo bati bukaera ematen diote beste batzuk, edo behin kontatu beharrekoak kontatuta, egileak artelan hori sortzera bultzatu zuten bizipenen edo artelan horrek beregan utzitako aztarnen berri emateko balio izaten dute ere.