Garikoitz Gonzalez Mendizabalen zuzendaritzapean arituko da orkestra.
Sarrera doan izango da, baina gonbidapena jaso beharko da aurretik. Interesatuek Kutxabank bidez eskuratu ahal izango dituzte sarrerak, otsailaren 23tik aurrera. Hala ere, aurrez aurreko salmenta 10:30etik 13:00etara izango da goizez, eta 16:30etik 19:30era arratsaldez, ohi bezala Basteroko leihatilan.