Ura gustatzen zait, orduak eman ditzaket berari begira eta inoiz ez naiz nekatzen bere mugimendua ikusteaz.
Ura magikoa da, eraldatzen da, eta bera izateari utzi barik bere itzura aldatzen da lurratik airera bidaiatzeko
etengabeko bihurtze batean.
Orain izurkaria, orain gaseosoa, orain solidoa. Mila mugimendu, mila testura eta kolore.
Ur-tanta izan nahi dut, hodeia, ibaia, eta ura bezala bidaiatu.