Andoaingo Udaleko Hezkuntza eta Kultura sailak seigarren urtez jarraian parte hartuko du Europako Ondarearen Jardunaldietan. Honenbestez, Manuel Larramendi Kultur Bazkunarekin elkarlanean, Andoaingo Guduari buruzko erakusketa aurkeztuko da Bastero Kulturguneko Erakusketa Gelan, irailaren 10etik 25era. Ahaztuak. Emakumeak bertan ziren eta bertan ari dira izenburua duen erakusketa ikusteko aukera izango da, baita bisita gidatuetan parte hartzekoa ere.
Astelehenetik ostiralera: 18:30 – 20:00
Larunbatetan: 10:30 – 13:30 / 18:30 – 20:30
Sarrera doan da. Bisita gidatuetan parte hartu nahi dutenek Bastero Kulturguneko 943-303540 zenbakira dei dezakete edota basteroataria@andoain.eus helbidera idatzi. Ezinbestekoa da aurrez izena ematea, plaza mugatuak baitira. Bisita gidatuetan ezusteko polita izango dute bisitariek.
irailak 18an – 11:00etan gazteleraz eta 12:00etan euskaraz
irailak 25ean – 11:00etan gazteleraz eta 12:00etan euskaraz