SARRERA SALMENTA TICKETEA HELBIDEAREN BIDEZ
Dantza garaikideko ikuskizun hunkigarria, tribala, antzeztua, bizitasun eta alaitasun handikoa, perkusio atal bat duena.
Lehenengo zatia: Afrikako irudiak
Bigarren zatia: antzezlan txikia, musika oinarri gisa duena, emakumeen mutilazioa gaitzesten duena.
DERRIGORREZKOA DA BORROKATZEA, GURASO AFRIKARRAK IZANIK ESPAINIAN BIZI DEN NESKATILA EMAKUMEEN MUTILAZIOAK EGITEKO JAIOTERRIRA EZ ERAMATEKO.
AF Ndanza dantzari gazte talde batek osatzen dute, tribuetako musikari eta dantzarien artean hazi direnak, Ugandako “MÚSICA PARA SALVAR VIDAS” giza proiektuaren barne.
AF Ndanza dantza garaikidea da, kamera geldoan eginiko dantza, mimoa eta antzerkia uztartzen dituena. Gorputzaren mugimenduaren bidez kontrastez beteriko kontinenten baten errealitate gordina islada dezakete, argiz eta itzalez beteriko errealitate batena.
AF Ndanza taldekoek dantzari tribal gisa ikuskizun ugari eskaini dituzte, MUSICA PARA SALVAR VIDAS abesbatzarekin eta 1000 emanaldi baino gehiago “Palau de la Música Catalana”, Bilbaoko Arriaga eta antzeko aretoetan. Arrakasta handiko birak eskaini dituzte, hala nola Madrid (San Pol), Valladolid( el LAVA), Villalba, Cartagena (Batel), Ávila (LIENZO NORTE) El Espinar (Auditorio MENÉNDEZ PIDAL) eta beste asko.
AF Ndanza Espainian zehar Ugandako “Música para salvar vidas” programan egiten dituen biren bitartez finantziatzen den taldea da.