● Udaran zehar gauzatu den KALEGIROAN programazioan 700 ikuslek gozatu dute musika, dantza edo antzerkiaz
● Datorren ostiralean, urriak 2an, irekiko da Ondarreta ikastetxearen 50. urtemuga dela eta prestaturiko erakusketa
● Basteroko bazkideei hirugarren doako sarrera eskainiko zaie emanaldietarako eta zinerako, udaberrian izandako etenaldia konpentsatzeko eta partaidetza sustatzeko
COVID19ak ezinbestean baldintzatu du egunerokotasuna eta baita kultura ere. Osasun alerta egoera martxan ipini zenean, herriko kultur ekipamendu eta jarduerak eten egin behar izan ziren, eta ekainetik hona etengabeko lana izan da berriro ere kultura programazioa martxan ipintzea, eta besteak beste, erabiltzaileek kulturaz segurtasun berme guztiekin gozatzeko aukera eskaintzea.