Kultur Agenda

Ekitaldiak kargatzen

Ekitaldiak Search and Views Navigation

Ekitaldiak aurkitu

Ekitaldiak Search

Ekitaldi mota Zinema

Datozen Ekitaldiak › Zinema

apirila 2019

Dumbo

apirila 27 @ 17:00 - apirila 28 @ 17:00

Holt Farrierrek eta haren seme-alabek izugarrizko belarri handiekin jaiotako elefante txikia zainduko dute. Guztiek barre egiten diote elefante txikiari eta bestalde, Zirkua ez dago momenturik onenean. Zirkua osatzen duten familian gehiago ere badira, Atlantis andereñoa, Rongo, Pramesh Singh era haren iloba, Catherine Handia eta Iván Itzela. Zirkuko jabea atsekabez beteko da elefante txikiaren belarri handien berri jakitean baina hegan egiteko gai dela ikusten dutenean guztia aldatuko da eta zirkoa eraberritu.

Informazio gehiago »

El hijo del acordeonista

apirila 27 @ 19:30 - apirila 29 @ 22:00

David Imazek hirurogeita hamargarren hamarka erdialdean Euskal Herritik ihes egin behar izan zuen, bere aldekoek baztertuta eta traizio eginagatik salatua. Californian zoriontasuna aurkitu arren, iragana ezin du ahaztu eta errudun izatearen sentimentuaren eraginez ezin die bizitzako azken egunei lasai aurre egin. Haurtzaroko laguna duen Joseba Altuna agurtzera joango zaio eta aspaldiko kontuak lotzera. Denbora asko da elkar ikusi ez dutela baina egiari aurre egiteko ordua iritsi da.

Informazio gehiago »

ekaina 2019

Black is beltza

ekaina 11 @ 20:00
4€

1965eko urrian gaude. New Yorkeko Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak, baina ezingo dute guztiek desfilatu: debekatu egin dute erraldoi beltzen parte-hartzea. Errealitatea eta fikzioa nahasten dituen intrigazko kontakizuna; maitasuna, iraultza eta espioitzari buruzkoa. Beti ere soinu banda bereizgarria bati lotua.

Informazio gehiago »
+ Export Events