Kultur Agenda

Ekitaldiak kargatzen

Ekitaldiak Search and Views Navigation

Ekitaldiak aurkitu

Ekitaldiak Search

Ekitaldi mota Musika

Datozen Ekitaldiak › Musika

otsaila 2019

XIV. Piano Jaialdia

otsaila 15 @ 17:30 - otsaila 17 @ 21:00

14. edizioa izango da aurtengoa. Francisco Escudero kontserbatorio profesionaleko ikasleek pianista bakarlariekin batera ostiralean eskainiko duten kontzertuak hasiko du jaialdia. Asteburuari begira, sari berezia aipamen, Clara Schumannen jaiotzaren bigarren mendurrena aitzaki, Clara edo Robert Schumannen obra pianistikoaren sari berezia aurkeztuko da.

Informazio gehiago »

Kalderero txikien eguna

otsaila 22 @ 15:00

Ondarreta Ikastetxetik aterako dira haur eta lehen hezkuntzako haurrak herriko kaleak alaitzen. Ibilbidea: kale Nagusia, Santa Krutz zubiraino (Zubiaurre Etxea) eta handik bueltan Ondarreta Ikastetxera. Bertan antolatuko da kanpamentua Gora Kaletxiki Txarangak alaitua.

Informazio gehiago »

Quartet Party

otsaila 22 @ 19:15

QUARTET PARTY kontzertua. Klarinete ikasleek, laukoteetan bilduta, musika anitzeko emanaldia eskeiniko dute. Tartean Mikel Emezabal Andoaingo musika eskolako klarinete irakasleak propio moldatutako edo idatzitako piezak eskeiniko dituzte. Horretaz gain entzungai izango dira: Aita Donostia, Mike Goddard, John Lennon, Mike Curtis, etabar.

Informazio gehiago »

Kaldereroak

otsaila 23 @ 17:00

KALDEREROEN Konpartsa Kaletxikitik irtengo da, Zaharren Egoitzara joango dira eta handik Goikoplazara. Bertan KANPAMENTUA antolatuko dute. Herriko agintariek harrera egingo diete eta Kaldereroen Erreginak, Udaletxeko balkoitik andoaindarrei eskainiko dien hitzaldiaren ondoren, kalez- kale ibiliko dira herrian zehar.

Informazio gehiago »

Ostegun gizena

otsaila 28 @ 15:00

Inauterietako Ostegun Gizena

Informazio gehiago »
+ Export Events