Kultur Agenda

Ekitaldiak kargatzen

Ekitaldiak Search and Views Navigation

Ekitaldiak aurkitu

Ekitaldiak Search

Ekitaldi mota Antzerkia

Datozen Ekitaldiak › Antzerkia

abendua 2018

ATX TEATROA

abendua 14 @ 21:30
12€

Komedia, satira, sarkasmoa. Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da? 2018an 200 urte bete dituen Victor Frankenstein inspirazino moduan hartuta, gure kulturako eta beste kulturetako zazpi pekatu kapitalak hartuz gizaki berri bat sortuko dugu, groteskoa, basatia, gupidagabea....

Informazio gehiago »

Af NDanza

abendua 18 @ 20:00
10€

AF Ndanza dantzari gazte talde batek osatzen dute, tribuetako musikari eta dantzarien artean hazi direnak, Ugandako "MÚSICA PARA SALVAR VIDAS" giza proiektuaren barne.
AF Ndanza dantza garaikidea da, kamera geldoan eginiko dantza, mimoa eta antzerkia uztartzen dituena. Gorputzaren mugimenduaren bidez kontrastez beteriko kontinenten baten errealitate gordina islada dezakete, argiz eta itzalez beteriko errealitate batena.

Informazio gehiago »

Malicia!CIA

abendua 26 @ 20:00

Botoiak lotuta, ilea era antolatuan nahasia eta guztiarekin ondo gelditzen diren galtzerdiak. Guztia prest edozein momentutan argazki bat atera eta sare sozialetan elkarbanatzeko. Irudiaren garrantzia, ezer esaten ez duen informazioaren gaindosia, emakume-gizon performatikoak, ... umore, gorputz antzerki eta zirku dosiekin lehertzen den molotov koktela.

Informazio gehiago »

Compañía de Circo “eia”

abendua 27 @ 20:00

Egitura txiki batzuk, tranpolin bat, baskula bat eta elkarri begiratzen dioten lau akrobata, bata bestearengandik ikasten, bultzaka, batak bestea jaurtitzen … gizakion arteko harremanen ispilu diren bizitzaren zatiak balira bezala. Ikuskizun indartsua, poetikoa, dibertigarria eta gizatiarra, gizakia den pizti arraro horrekiko benetako maitasun une bat sortzen duena

Informazio gehiago »

Cia. Capicua

abendua 28 @ 20:00

Iratzargailuak jo du, ohetik jaiki naiz eta egunero bezala kafe bat prestatzen dut. Bapatean, nire eskuan, katilu baten ordez zapata bat aurkitu dut. Zapata eskutan dudala erantzun baten bila nabil eta emakume bat aurkitu dut … Ametsetan ari naiz edo esna nago? Hau ametsa bada, mesedez ez nazatela esnatu. Keinu bidez egindako antzerkia, zirkua, dantza eta objetuen manipulazioa nahasten dituen ikuskizuna.

Informazio gehiago »
+ Export Events