Kale programazioa

Andoaingo Rock Jaialdia

Sanjuan jaien aurreko asteburuan, Nafarroa plaza musikazaleez betetzen da. Bertako zein kanpoko musika talde bikainak pasa dira bertatik eta oraindik beste hainbat ere pasako dira, urtez-urte indarra hartzen doan jaialdia baita. Andoainen izan ditugu, esaterako, the Trashmen, the Neanderthals, the Chesterfield Kings, Big Sandy, Johnny Powers, the Pretty Things, the Undertones, Bellrays, Flamin´Groovies, Elliott Murphy, the Bevis Frond, …

Informazio gehiago

Kalegiroan

Andoaingo kale eta plazak kultur ekitaldien ez ohiko eszenatoki bihurtzen dira zenbait egunetan, beti ere kaleak girotu eta paseatzen edo denbora pasa kalean dabilen publikoa kultur ekitaldietara hurbiltzeko helburuarekin. Dantza, antzerkia eta musika talde desberdinak pasa dira herritik, hala nola, Mr. Pichichi, Trapu Zaharrak, Haatik dantza taldea, Ganso y cia, Maduixa Teatre, dantza bertikal ikuskizunak, zirkua…

  • Irailak 13, osteguna, 19:00 – Dantza potea herriko tabernetan zehar Dantzaz konpainiarekin
  • Irailak 22, larunbata – Goikoplazan
    • 18:00 – Conseqüències, Cia Moveo – Premio Moritz Fira Tárrega 2017 – Web
    •  19:00 – Sagartu – HIKA konpainia – Web
  • Irailak 29, larunbata – Goikoplazan
    • 18:00 – MugMus laborategia – Esku Harriak: Oteizaren (h)ariak – Web 
    • 19:00 – Compañía UpArte! – Todo encaja – Web