Guneari buruz

Eraikina

AUDITORIOA

Eraikinak duen espaziorik handiena da auditorioa. 500 pertsonako aforoa dauka eta dituen baliabide tekniko onei esker, era desberdineko programaziora moldatzeko aukera eskaintzen du.

EKITALDI ARETOA

200 pertsonako aforoa duen egitura modernoko aretoa da. Soinu, argi eta bideo ekipamenduez hornitutako eszenatoki bat du. Ikusleentzat prestaturiko aulkiak mugitzeko aukera dago, era horretan behar desberdinak asetzeko egitura egokiak lortzen dira, esaterako, enpresa bilerak, aurkezpenak, kontzertu mota desberdinak…

ERAKUSKETA GELA

Urtean zehar gutxi gorabehera hilabeteko iraupena izaten duten erakusketa desberdinak antolatzen dira areto honetan. Bertan Euskal Herriko zein atzerriko artisten lanak ikus daitezke, bakarkakoak zein taldean eginak, teknika desberdinekin egindako lanak, esaterako, argazkiak, marrazkiak, eskulturak…

ARETOEN ALOKAIRUA

Bastero Kulturguneko aretoak leku aproposak izan daitezke hitzaldi, aurkezpen edo ekitaldi bereziren bat antolatzeko. Alde batetik, aretoak berak, dituzten baliabide tekniko egokiei esker, mota desberdineko ikuskizunei aurre egiteko oso ongi prestatuak daude, eta bestetik, oso ondo komunikatua dagoen eraikina da, kotxez etortzeko N-1aren irteeratik gertu, doako aparkalekua ondoan, trenaren geltokia ere oinez 5 minutura dago eta Lurraldebuseko linea desberdinen geltokia ere bertan dauka.

Erabili daitezkeen guneak edo aretoak

Auditorioa 500 eserleku
Ekitaldi aretoa 200 eserleku
Erakusketa gela 156 pertsona
Bilera gela 10-12 eserleku
Entsegu gela